LED bat piztu eta itzali, argi sentsore baten arabera

Iametza
26
EGINGARRI
5966
BISTARATZE

Ariketa honetan osagai elektriko berri bat erabiliko dugu: argitasun sentsorea.

Argitasun sentsorea

Erabiliko dugun argitasun sentsorea oso sinplea da, 2 egoera bereizten ditu: argitasuna edo iluntasuna. Batetik besterako muga bihurkin (destornilladore) bat erabiliz kontrolatu dezakegu.

Sentsore hau funtsean erresistentzia bat da. Iluntasuna dagoenean erresistentzia oso txikia dauka eta elektrizitateari igarotzen uzten dio. Argitasuna dagoenean aldiz erresistentzia handia jartzen dio elektrizitateari eta elektrizitate korronte txikia igarotzen da.

3 hanka ditu

•    DO: Argitasun/iluntasun egoeraren informazioa ematen digu, hau da, iluntasuna badago korronte elektrikoa ematen du, argitasuna badago ez.

•    GND: Lurrera konektatu behar da.

•    VCC: 5Vko pinera konektatu behar da. 

  • 1
    Lehen urratsa
    Aurreko ariketetan ikasi dugun bezala erresistentzia batez eta LED batez osatutako zirkuitu bat osatuko dugu, 10 eta GND pinak erabiliz.
  • 1
    Bigarren urratsa
    Argitasun sentsorea Arduinora konektatu 3 eme-ar kable erabiliz: Sentsorearen VCC konexioa -> Arduinoaren 5Vko pinera Sentsorearen GND konexioa -> Arduinoaren GND konexiora Sentsorearen DO konexioa -> Arduinoaren 11 pinera Oharra: Fritzing-en (zirkuituen irudiak sortzeko erabiltzen dudan programa, oso ondo dago) ez dut aurkitu gure argitasun sentsorearen berdina den irudirik. Horregatik ikusten da gainerakoen aldean desberdina.
  • 1

    Aurreko ariketetan ikasi dugun bezala erresistentzia batez eta LED batez osatutako zirkuitu bat osatuko dugu, 10 eta GND pinak erabiliz.

     

  • 2

    Argitasun sentsorea Arduinora konektatu 3 eme-ar kable erabiliz:

    Sentsorearen VCC konexioa -> Arduinoaren 5Vko pinera
    Sentsorearen GND konexioa -> Arduinoaren GND konexiora
    Sentsorearen  DO konexioa -> Arduinoaren 11 pinera

     

  • 3
    Hirugarren urratsa
    Snap4Arduinon programa hau osatu behar dugu. Hau da programak egiten duena hitzez azalduta: Bandera klikatzean beti begizta bat hasten da. Begizta horretan programak behin eta berriz begiratzen du 11 pinaren egoera. Argitasun sentsorea pin horretara konektatuta dago. Korronte elektrikoa badago, hau da, sentsoreak iluntasuna detektatzen badu, LEDa konektatuta dagoen 10 pinera elektrizitatea bidaltzeko agintzen du, LEDa piztuz, bestela 10 pineko korrontea mozten du, LEDa itzaliz.
  • 3

    Snap4Arduinon programa hau osatu behar dugu.

    Hau da programak egiten duena hitzez azalduta:

    Bandera klikatzean beti begizta bat hasten da.

    Begizta horretan programak behin eta berriz begiratzen du 11 pinaren egoera. Argitasun sentsorea pin horretara konektatuta dago. Korronte elektrikoa badago, hau da, sentsoreak iluntasuna detektatzen badu, LEDa konektatuta dagoen 10 pinera elektrizitatea bidaltzeko agintzen du, LEDa piztuz, bestela 10 pineko korrontea mozten du, LEDa itzaliz.

  • Arduino plaka bat
  • LED bat
  • Prototipo plaka bat
  • 5 kable ar-ar
  • 3 kable eme-ar
  • 220 Ohm-eko erresistentzia bat
  • Argitasun sentsorea
  • Snap4Arduino
Teknologia Apika-steam