Labean erretako falafelak, iogurta eta mentarekin egindako saltsarekin.

Amaia Castorenea
9
EGINGARRI
626
BISTARATZE
Falafela Ekialde Hurbil osoan oso zabaldua den espezialitate bat da (Libano, Turkia...). Txtxirioz eta espezia desberdinez egindako bola batzu dira, olioan frijitzen direnak. Berez, txitxirioek kalitate oneko proteina begetalak hornitzen dituzte, baina frijituak izaiteak nahiko koipetsuak bihurtzen ditu. Bertsio honetan falafelak labean erreak dira, ondorioz koiperik ez dute eta falafelen osagaien onura guztiak goza daitezke, desabantailak pairatu gabe... Errezeta honetan, falafelak iogurtezko eta mentazko saltsa batekin zerbitzatuak dira. Honek freskotasuna eta zapore orientala emaiten die. Errezeta oso erraza da, osagai gutxi behartzen ditu eta gutxiegi kontsumitzen ditugun lekaleak jateko errezeta originala da.
  • 1
    Garbantzo egosiak irazki batean jarri likido guztia isur dadin
    Aholkatzen dizuet 2 ordu irazkian uztea garbantzoak ongi urgabetzeko.
  • 2
    Falafelen presataketarentzat behar diren osagai guztiak untzi batean jarri (sesamoa ezik) eta irabiagailu elektrikoarekin irabiatu.
    Gatza eta espeziak gehitu (jastatu gatza behar den neurtzeko). Eskuarekin bola batzu osatu eta labera doan plaka baten gainean jarri.
  • 3
    Behatzak urean busti eta falafel bakoitzaren kaskoa pixka bat busti
    Sesamo pixka bat gainetik bota.
  • 4
    Labean sartu 25 mn 180°C-tan
    Falafelak kanpokaldean pixka bat lehortzen hasiak izan behar dira baina ez gehiegi doratuak.
  • 5
    Saltsarentzat
    Nahasi iogurta, limoi erdi baten zukua eta menta hosto txikituak. Gatza, biper beltza eta Ezpeletako biper apur bat gehitu. Saltsa hori labetik atera diren falafelekin zerbitzatu.
  • 400 gr garbantzo
  • Martarri fresko sorta bat
  • Tipul erdi bat
  • 2 baratxuri buru
  • Gatza
  • Ezpeletako biparra
  • Kurkuma koillarada txiki bat
  • Komino koillarada txiki bat
  • Sesamo haziak
  • Iogurt bat
  • Limoi erdi baten zukua
  • Menta hostoak (10 bat)
  • Gatza eta biper beltza
  • Ezpeletako biperra “BIPIA”
Osasuntsua Beganoa Glutenik gabekoa