Dilista eta kuiarekin egindako Humusa.

Amaia Castorenea
9
EGINGARRI
630
BISTARATZE
3/4 egun kontserba daiteke untzi hermetiko batean edo filme gardenez “kontaktuan” estalita (airerik ez utzi humusa eta filmea artean, oxidazioa oraindik gehiago berandutzen du).
  • 1
    Limoi batean zukua atera.
    Baratxuria eta tipula zuritu eta txikitu.
  • 2
    Osagai guztiak (martarria ezik) irabiatu sukaldeko irabiagailu elektriko batekin, purea fin fin bat eskuratu arte.
    Untzi batean isuri eta oliba olio apur batekin, sesamo hazi xogortu batzuekin eta martarri hosto batzuekin apaindu.
  • 3
    Humus hau ogi onarekin edo barazki makiltxoekin xerbitxatu
    Pastanarreak, errefauak, kuiatxoak, zaintzuri berdeak...) edo entsalada batean saltsa bezala erabili.
  • 400 gr aurretik egositako dilista (edo soberan gelditu direnak beste otordu batean)
  • 250 gr kuia egosi (edo hobeto, lurrinean egositakoa bitaminak kontserbatzeko)
  • Limoi baten zukua
  • Kakahuete pure kollarakada haundi bat (edo sesamo purea)
  • Baratxuri buru zuritu bat
  • Tipul erdi bat
  • Martarri hosto batzu
  • Kurkuma
  • Gatza, biper beltza, Ezpeletako biperra.
Beganoa Glutenik gabekoa Elikadura