Onddo saltsa

Iametza
26
EGINGARRI
5982
BISTARATZE
Onddo saltsa eder bat ikasi nahi? Hona eman beharreko pausu guztiak!
  • 1
    Lehen pausua
    Kazola batean oliba olioa, tipulina eta gatz pikor batzuk erantsi eta su eztian jarriko dugu dena eztitzen. Gardentzen utziko diegu barazkiei, kolorerik hartu gabe. 15 bat minutu guztira.
  • 2
    Ondoren
    Onddoak erantsiko ditugu ondoren, zati txikitan pikatuak. Gatza eman, nahasi eta su eztian utziko ditugu maneatzen, 15 bat minutuan. Haien ostean erantsiko dugu salda beroa: beste 20 bat minutuan edukiko dugu dena su eztian egosten.
  • 3
    Azkenik
    3. Haien ostean, irabiagailu baten ontzian xehatuko dugu saltsa, indar betean eraginez makinari, ontziaren ahotik esnegain urtua eta gurina gaineratzen ditugun bitartean. Ongi batuko ditugu gai guztiak. Gatz-puntua zuzendu eta zerbitzatu egingo dugu saltsa.
  • 4
    Oharra
    Arrainarekin nahiz haragiarekin aurkez dezakegu saltsa hau. Hanburgesa batzuk jateko, adibidez, edo plantxan erretako edozein haragirekin, azpizuna, xerra, txuleta hezur gabea. Bestalde, beren garaian saltsa honetan plantxan txigorturiko atun edo hegaluze solomo hezurgabeak aurkezten baditugu, emaitza izugarri ona izango da. Irakinaldi bat eman eta saltsan ongi bustitzen utziko diogu arrainari. Eta pasta egin berriarekin? Zer esango dizuet? Mundiala! Iturria: http://sukaldean.eus/
  • 2 tipulin eder, pikatuak
  • 300 onddo edo perretxiko, onddoenen antzeko zurtoinekin
  • 3 dl haragi salda edo zopako saldaz hornituriko ur
  • 6 koilarakada esnegain urtu
  • 4 koilarakada gurin
  • 5 koilarakada oliba olio
Osasuntsua begetarianoa Gastronomia Sukaldaritza