Pikillo piperrak bakailaoz beteak

Iametza
26
EGINGARRI
5970
BISTARATZE
Familian egiteko errezeta. Pikillo piperrak bakailaoz beteta.
  • 1
    Hasteko
    Poteak ireki eta piperrek duten salda kendu. Zartagin handi batean jarri, hondoa ongi estaltzen dutela, baratxuri-buruaren ale libratuekin; aleak azal eta guzti, eta oliba olioz estalirik. Su eztira hurbildu olioari burbuila zantzuak agertu arte, eta betiere sua ezti-ezti dagoela kontrolatuz. Horrela eduki ordu eta erdiz gutxi gorabehera, eta jiratu tarteka piperrak bi sardexkaz baliatuz, ziztatu gabe, bi aldeak konfita daitezen. Piperrek olioa uherrarazten dutela ikusiko dugu, eta konfitatu ahala gainaldeetan zuku karamelatuaren arrasto batzuk biltzen zaizkiela eta olioa garbituz doala pixkanaka. Orduan atera behar dira.
  • 2
    Utzi hozten
    Kontu handiz xukatu, ez puskatzeko, egindakoan oso erraz puskatzen baitira. Olioa gorde, beste batean piperrak konfitatzeko edo patatak frijitzeko. Utzi hozten.
  • 3
    Ondoren
    Zartagin batean olio pixka bat jarri, eta jarri han piper berdeak, tipulina eta baratxuri xehatua eztiki frijitzen, gatz pixka bat emanda. Su eztian egiten utzi 30 minutuz, eta pixka bat gorritzen hasten utzi. Bitartean, pil-pileko bakailaoari saltsa kendu, gero piperren saltsatarako erabiliko baitugu, eta bakailaoa izpitu, hezur eta azalak kendu: hezurrak bota, eta azalak xehatu.
  • 4
    Jarraian
    Barazkia egindakoan, olioa kendu, berriro kazolan jarri eta bakailao izpitua gehitu, azal xehatuekin eta pil-pil saltsa pixka batekin. Bat egin dadila dena eraginez, perrexil xehatu pixka bat gehitu eta gatz puntuari erreparatu. Hor dugu piperren betegarria.
  • 5
    Piperrak bete
    Orduan, piperrak bete, kontuz, hautsi edo leherrarazi gabe. Horrelaxe uztea daukagu eta beroturik “mikrouhinen labean edo ohikoan pil-pil saltsa beroarekinâ salteatu edo arrautza-irinetan pasatu eta oliba olio bero-beroan albardatu, eta ongi frijitu. Eta gero, betiere, pil-pil saltsa bero-beroan pixka batez salteatu.
  • 6
    Amaitzeko
    Metodo berdina erabiliz, pil-pileko bakailaoaren ordez, 4 bakailao zati tomatetan edo saltsa berdean eginak ere erabil daitezke, eta errezetan esandako guztia berdin egin; baina oraingoan piperrak tomate saltsan edo saltsa berdean aterako dira. Nola hasi garen, ba, beste bide batetik bukatu. Bitxia da piper beteak egiten hastea, bakailao kaxuela batetik hasiz. Horrela trebatuko dugu eskua.
  • 4 bakailao solomo pil-pilean eginak, beren saltsa eta guzti
  • 4 tipulin eder, zerrendatan moztuak
  • 2 piper berde, zerrendatan moztuak
  • Baratxuri ale bat, xehatua
  • Perrexil xehatua
  • Pikillo piperrak, 2 pote
  • Baratxuri-buru bat, osoa
  • Oliba olioa
  • Irina eta arrautza irabiatua
  • Gatza
Osasuntsua Elikadura Errezeta