LEDa piztu kableekin zirkuitu bat osatuz

Iametza
10
EGINGARRI
1839
BISTARATZE

Azalpena

Aurreko ariketan bezala LED bat piztuko dugu zirkuitu elektriko bat osatuz baina kasu honetan LEDa Arduinora zuzenean konektatu ordez prototipo plaka bat eta ar-ar kableak erabiliko ditugu zirkuitua osatzeko.

Prototipo plaka

Prototipo plaka soldadura beharrik gabe zirkuitu elektrikoak modu errazean osatzeko erabiltzen da.        Izenak dioen bezala oso egokia da zirkuitu elektrikoen prototipoak egiteko, konexioak aldatuz probak erraz egin baitaitezke.

Tamaina eta itxura desberdinetako prototipo plaka daude baina guztiek egitura bera izaten dute. Prototipo plakaren zuloak elkarren artean konektatuta egoten dira zutabe eta errenkadetan.

Kableak

Arduino eta prototipo plakekin lan egitean kable berezi batzuk erabiltzen dira. Kable hauekin konexioak egitea oso erraza da.

Bi muturretan dituzten konexioen arabera 3 kable mota daude:

•    Ar-ar kableak

•    Ar-eme kableak

•    Eme-eme kableak 

  • Arduino plaka bat
  • 2 kable ar-ar
  • 2 hankako LED bat
  • Prototipo plaka bat
Teknologia Apika-steam

ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1.PABILOIA

LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)

T(+34) 943 376 716