Unitateak LEDa piztu kableekin zirkuitu bat osatuz erresistentzia bat erabiliz

Iametza
10
EGINGARRI
1834
BISTARATZE

Zergatik erabili behar da erresistentzia bat? 

Ariketa hau aurrekoaren oso antzekoa da. Desberdintasun bakarra LEDaren aurretik jarriko dugun erresistentzia da, baina zergatik erabili behar dugu erresistentzia bat?Imaginatu urtegi bat, bertan atetxo bat irekitzen badugu ur korronte aterako da bertatik. 
Antzeko zerbait gertatzen da elektrizitatearekin ere, aurreko ariketetan erabili dugun Arduinoaren 3V3 pina urtegia litzateke eta elektrizitate korronte bat ematen du.

Imaginatu dezagun urtegitik ateratako ura kanal batean zehar errota batera doala. Errotan urak gurpil bat mugitzen du eta gurpil horrek errotarriak mugitzen ditu, artoa ehotuz. Kanaleko ur emaria handiegia bada gurpilak azkarregi biratuko du eta puskatu egingo da.

Berdin gertatzen da LED argiarekin ere, elektrizitate korronte handiegia iristen bazaio erre egiten da.

Zer egin dezakegu errotaren gurpila ez puskatzeko edo LEDa ez erretzeko?

Urtegiaren atetxoa pixkanaka ixten badugu ur gutxiago aterako da urtegitik. Atetxoa ireki eta itxiz ur emaria kontrolatu dezakegu. Atea orduan eta itxiago egon, orduan eta ur gutxiago aterako da eta alderantziz, atetxoa orduan eta irekiago egon, orduan eta ur gehiago aterako da. Emaria ahal bezain altua izatea komeni zaigu, horrela errotak arto gehiago ehotuko baitu baina beti ere errotaren gurpila puskatu gabe.

LEDarekin ere antzeko zerbait gertatzen da, elektrizitate korrontea ahal den handiena izatea komeni zaigu, horrela argi gehiago egingo baitu, baina altuegia izan gabe, bestela LEDa erreko baita.

Elektrizitate korrontea mugatzeko erresistentzia izeneko gailu batzuk erabiltzen dira. Izenak dioen bezala erresistentziek elektrizitatea igarotzeari erresistentzia edo traba bat jartzen diote. Elektrizitateari traba gehiago edo gutxiago egiten dioten erresistentziak daude. Elektrizitateari traba handia jartzen dion erresistentzia bat jartzen badugu elektrizitate gutxiago igaroko da, urtegiko atea asko ixten dugunean ur gutxi ateratzen den bezala. 

Erresistentzia batek elektrizitateari ezartzen dion trabaren zenbatekoa neurtzeko Ohm izeneko unitatea erabiltzen da, bere laburdura Ω ikurra da. Guk ariketa honetan 220 Ωeko erresistentzia bat erabiliko dugu.

Kasu bakoitzean zein erresistentzia erabili behar den jakiteko Ohm-en legea erabiltzen da:  R = V / I 

  • Arduino plaka bat
  • 2 hankako LED bat
  • 2 kable ar-ar
  • Prototipo plaka bat
  • 220 Ohm-eko erresistentzia bat
Teknologia Apika-steam

ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1.PABILOIA

LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)

T(+34) 943 376 716