LEDa programazio bidez piztu eta itzali

Iametza
10
EGINGARRI
1835
BISTARATZE

Azalpena:

Aurreko tutorialetan zirkuituen eta programazioaren oinarriak ikasi ditugu, tutorial honetan biak erabiliko ditugu.

Arduinoren pin digitalak: 

Arduinoak 0tik 13rako zenbakiak dituzten pin digitalak ditu. Orain arte erabili dugun 3V3 pinak beti 3,3 Volt ematen ditu, pin digitalek aldiz 5 Volt eman ditzakete edo ez eta beren jokabidea programazio bidez kontrolatu dezakegu.   

Aurreko tutorialetan ikusi dugunez erresistentziarik erabiltzen ez badugu LEDak erre ditzakegu, orain 5 Volt-ekin lan egingo dugunez are garrantzitsuagoa da erresistentzia bat erabiltzea

Pausoak:

“LEDa piztu kableekin zirkuitu bat osatuz erresistentzia bat erabiliz” ariketako zirkuitu berdina osatu behar dugu, desberdintasun txiki batekin, 3V3 pina erabili ordez programazio bidez kontrolatu dezakegun pin bat erabiliko dugu, adibidez, 13a.

Pin digitalen ondoan GND (ground, lurra) pin bat dago. Orain arte erabili dugun GND pinaren baliokidea da. Erabiliko dugun pin digitalaren ondoan dagoenez erosotasunagatik hori erabiliko dugu.

Konexioen xehetasuna:

Zirkuitua prest daukagunean  programazio bidez LEDa piztuko dugu. Horretarako Snap4Arduino-ko Arduino multzoko blokeak erabiliko ditugu:

Hasi aurretik Arduinoa USB kable bidez Chromebook-era konektatuta dagoela egiaztatu behar da

  • Snap4Arduino
  • Prototipo plaka bat
  • 2 hankako LED bat
  • 2 kable ar-ar
  • 220 Ohm-eko erresistentzia bat
  • Arduino plaka bat
Teknologia Apika-steam

ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1.PABILOIA

LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)

T(+34) 943 376 716