RGB LEDaren koloreak txandakatu begizta bat erabiliz

Iametza
26
EGINGARRI
5903
BISTARATZE

Ariketa honetan osagai elektriko berri bat erabiliko dugu: RGB LEDa.

RGB LEDa
RGBk Red, Green, Blue adierazten du, hau da, Gorria, Berdea, Urdina. Kolore horiek eta beren konbinazioak eman ditzake LED honek.  

4 hanka ditu:

•    Katodoa: besteak baino luzeagoa da, negatiboa denez lurrera konektatu behar da.

•    Gainerako hiruak: irudian ikusten den bezala bakoitza kolore bati dagokio. Adibidez, R (red, gorria) jartzen duen hankari elektrizitatea ematen badiogu LEDak argi gorria egingo du.

Oharra: guk erabiliko dugun RGB LEDaren hanka luzea katodoa bada ere beste RGB LED batzuetan hanka luzea anodoa izaten da, kasu horretan 5Veko pinera konektatu behar da.

  • 1

    RGB LEDa prototipo plakan jarri. Hanka luzeena gainerako hankak baino zutabe bat aurrerago konektatuko dugu, horretarako hanka pixka bat okertu beharko dugu

  • 2

    RGB LEDaren gainerako hankei 220 Ohm-eko erresistentzia bana jarri. Gogoratu erresistentziaren hanka batek dagokion LEDaren hankaren errenkada berean egon behar duela.

  • 3

    Erresistentziak 9, 10 eta 11 pinekin konektatu ar-ar kableak erabiliz. Gogoratu kablea erresistentziak libre daukan hankaren errenkada berean jarri behar dela.

     

  • 4

    RGBaren katodoa, hanka luzea alegia, GND pinarekin konektatuko dugu ar-ar kable bat erabiliz.

     

  • 5

    Snap4Arduinon programa hau osatu behar dugu. Semaforoaren erronkakoaren oso antzekoa da.

    Lehenengo 3 koloretako argiak itzaltzen ditugu badaezpada ere, aurretik piztuta baleude ere.

    Ondoren, beti begizta batean argiak txandaka piztu eta itzaltzen ditugu: gorria, berdea, urdina.

     

  • Arduino plaka bat
  • 4 hankako RGB LED bat
  • Prototipo plaka bat
  • 4 kable ar-ar
  • 220 Ohm-eko 3 erresistentzia
  • Snap4Arduino
Teknologia