Alberjinia xerra gastronomikoa, ahuntz gazta, piku, intxaur eta ezpeletako biperrarekin.

Amaia Castorenea
9
EGINGARRI
347
BISTARATZE
Hozkailuan nuenarekin inprobisatzen hasi naiz... eta horra emaitza! Sasoiezko mozkinekin egindako errezeta bat sortu dut: pikua, alberjina, intxaurrak... Errezeta sano eta goxo hau lehen platera bezala xerbitxatzen ahal da edo pintxo gisa (xerra bakoitza bitan moztu eta). Errezeta sanoaa da produktu onekin (oliba olioa, ahuntz gazta, intxaurrak...) eta oso egin erraza, teknika izpirik gabe. Noski, osagai batzu ordezkatzen ahal dira: ahuntz gazta beste gatza betekin, pkuak udareekin... Ni bezala, inprobisatu!
  • 1
    Labea berotzen ezarri 170°C-tan.
    Untzi batean, nahasi 2 koilllarakada haundi kalitatezko oliba olio eta 2 koilllarakada haundi soja saltsa.
  • 2
    Alberjinia xerra haundiak moztu luzeran
    Lau xerra eder eskuratu behar dira. Alberjina marrakatu labana puntarekin (kadrillatu), labean doan platera batean jarri. Auberjiniak estali soja-olio nahasketarekin (pintzel batekin errazago da). Alberjiniak labean sartu 25-30 minutu. Atera eta utzi pixka bat epeltzen.
  • 3
    Moztu ahuntz gazta zati txikitan, pikua xerretan, intxaurrei oskola kendu.
    Alberjinia xerren gainean, jarri txandakatuz gazta zatiak, piku xerrak eta intxaurkiak. Ezpeletako biper pure pixka bat gehitu gazta zati bakoitzaren gainean. Apaindu perexil edo albaka (basiliko) hosto batzuekin. Bukatzeko, nahi baduzue, eztia pixka bat eta oliba olio tanta bat gehitzen ahal duzue alberjinien gainetik.
  • Alberjina eder bat
  • 4/5 piku eder
  • Ahuntz gazta
  • 6 bat intxaur
  • Ezpeletako biper purea "Bipia"
  • Eztia (aukeran)
  • Perexila edo albaka (basiliko) freskoa
  • Kalitatezko oliba olioa
  • Soja saltsa
Osasuntsua Glutenik gabekoa

ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1.PABILOIA

LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)

T(+34) 943 376 716