Fruta bongoak

Iametza
22
EGINGARRI
5146
BISTARATZE

Tutorial honetan platano bat eta mandarina bat erabiliko ditugu fruta bongoak egiteko, baina beste edozein fruta erabili dezakezu!

• 1

USB kablea erabiliz Makey Makey plaka ordenagailura konektatu.

• 2

Krokodilo kable batekin SPACE (zuriunea) jartzen duen konexioa eta platano bat konektatuko ditugu.

• 3

Beste krokodilo kable bat EARTH (lurra) jartzen duen konexioetako batera konektatuko dugu.

• 4

Esku batekin lurrera konektatutako krokodilo kablearen punta ukitzen dugun bitartean beste eskuarekin platanoa ukitzen badugu ordenagailuak zuriune tekla sakatu bagenu bezala ulertuko du. Probatu adibidez testu editore batean.

OHARRA: platanorik ez badaukazue eskura SPACE konexiora konektatutako krokodilo kablearen punta zuzenean eskuarekin ukituta ere berdin funtzionatuko du. Bestela probatu beste gauza batzuekin!

• 5

Beste krokodilo kable batekin Makey Makey plakaren ezkerreko gezia konexioa eta mandarina bat konektatuko ditugu.

• 6

Ireki nabigatzaile bat ordenagailuan eta joan https://apps.makeymakey.com/bongos/ webgunera. Esku bateko bi behatzekin lurrera konektatutako kablea ukitzen dugun bitartean platano eta mandarina ukitzen baditugu ordenagailuko bongoak joko ditugu!

Esku batekin lurrera konektatutako krokodilo kablearen punta eta bestearekin platanoa ukitzean zirkuito elektrikoa ixten dugu. Elektrizitatea SPACE konexiotik irteten da, krokodilo kablean zehar platanora iristen da. Platanotik gure eskura pasatzen da eta gure gorputzean zehar igaro ondoren beste eskutik lurrera konektatutako kablean zehar Makey Makey-ra iristen da zirkuitua itxiz.  Korrontea oso txikia denez ez dugu ezer nabaritzen, baina kontuan izan orokorrean elektrizitatea duten kableak ukitu behar.

Zirkuitua ixtean Makey Makey plakak ordenagailura teklatuko zuriunea tekla sakatzearen parekoa den seinalea bidaltzen du. Zirkuitua ez badago itxita, hau da, korronte elektrikoa ematen duten konexio bat eta lurra konexio bat ez badaude elkarren artean lotuta, Makey Makey plakak ez du seinalerik bidaltzen ordenagailura. Mandarinarekin beste zirkuitu desberdin bat osatzen dugu, kasu horretan ezkerrera gezia konexioan konektatuta dagoenez seinale hori bidaltzen da ordenagailura.

• Makey Makey bat
• 3 krokodilo kable
• Platano bat
• Mandarina bat
• Ordenagailu bat

ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1.PABILOIA

LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)

T(+34) 943 376 716