Estazio meteorologikoa

Iametza
2019-09-05
26
EGINGARRI
7413
BISTARATZE

OHARRA: Egingarri honetan Arduino IDEa erabiltzen da, ez Snap4Arduino

Estazio meteorologiko bat muntatu eta momentuan ematen dituen baloreak ikustea da helburua. Horretarako, pantaila txiki batean datuak erakutsiko dira. Wifi plaka txiki bat konektatuko da eta datuak bidaliko ditu minutuero.

Eguraldi plakak hainbat sentsore ditu integratuta.

  • Barometroa, presio atmosferikoa neurtzeko.

  • Argi sentsorea.

  • Hezetasun eta tenperatura sentsoreak.

Estazio meteorologikoa konektatu ondoren beste hainbat parametro neurtzeko gai izanen gara.

  • Haizearen norabidea eta norantza.

  • Haizearen abiadura.

  • Euri kopurua.

  • 1

    Estazio meteorologikoaren haga muntatu

    1. Anemometroa eta haize-orratza bi plastikozko euskarriaren gainean jarri.

    2. Anemometrotik haize-orratzera rj-11 kablea lotu.

    3. Erdiko hagan torlojuarekin lotu

    4. Euri neurgailua erdiko hagara konektatu.

    5. Bi kable rj-11 zintzilik geratuko dira.

  • 2

    Eguraldi plaka estainatu.

    1. Eme-ar pin-ak eguraldi plakara estainatu. 8 pin-etako bi daude, 6 pin-eko bat eta 10 pin-etako beste bat. Ez bada hau egiten mugitu egiten dira eta seinalea ez du ongi hartzen.

    2. RJ-11 konektoreekin ere gauza bera egin. Estazio meteorologikotik datozen bi kableak hemen konektatu beharko dira.

  • 3

    Konexioak egin.

    1. Eguraldi plaka arduinora konektatuko dugu.

    2. Estazio meteorologikotik datozen bi RJ-11 konektoreak eguraldi plakan konektatuko ditugu.

    3. Bukatzeko LCD pantaila eta Arduino plaka konektatuko ditugu. LCD pantailaren atzeko aldeko konexioak:

    4. GND -> Arduinora konektatutako eguraldi plakaren GNDra

    5. VCC -> Arduinora konektatutako eguraldi plakaren 5V pinera

    6. SDA -> Arduinora konektatutako eguraldi plakaren SDA pinera (4 pin digitala)

    7. SCL -> Arduinora konektatutako eguraldi plakaren SCL pinera (5 pin digitala)

  • 4

    Liburutegi batzuk instalatu behar ditugu. Horretarako Arduino IDEan Sketch > Include library > Manage Libraries...

    Bilatu hauek, hautatu eta sakatu Install:

    • SparkFun MPL3115A2

    • SparkFun HTU21D

    • LCD pantaila kontrolatzeko behar dugun beste liburutegi bat ez dago Arduino IDEak dakartzanen artean. ZIP bezala deskargatuko dugu hemendik:

      https://github.com/marcoschwartz/LiquidCrystal_I2C

      Ondoren, Sketch > Include library > Add .ZIP file... Hautatu deskargatutako fitxategia eta sakatu OK.

  • 5

    Deskargatu programa hau eta Arduino IDEa erabiliz kargatu Arduino plakan. Haizearen norabidea eta abiadura, hezetasuna, tenperatura, euri kopurua... bistaratuko ditu pantailan.