Labean erretako falafelak, iogurta eta mentarekin egindako saltsarekin.
Amaia Castorenea
2019-03-11
9
EGINGARRI
13260
BISTARATZE
Falafela Ekialde Hurbil osoan oso zabaldua den espezialitate bat da (Libano, Turkia...). Txtxirioz eta espezia desberdinez egindako bola batzu dira, olioan frijitzen direnak.
Berez, txitxirioek kalitate oneko proteina begetalak hornitzen dituzte, baina frijituak izaiteak nahiko koipetsuak bihurtzen ditu. Bertsio honetan falafelak labean erreak dira, ondorioz koiperik ez dute eta falafelen osagaien onura guztiak goza daitezke, desabantailak pairatu gabe...
Errezeta honetan, falafelak iogurtezko eta mentazko saltsa batekin zerbitzatuak dira. Honek freskotasuna eta zapore orientala emaiten die.
Errezeta oso erraza da, osagai gutxi behartzen ditu eta gutxiegi kontsumitzen ditugun lekaleak jateko errezeta originala da.
-
1Garbantzo egosiak irazki batean jarri likido guztia isur dadinAholkatzen dizuet 2 ordu irazkian uztea garbantzoak ongi urgabetzeko.
-
2Falafelen presataketarentzat behar diren osagai guztiak untzi batean jarri (sesamoa ezik) eta irabiagailu elektrikoarekin irabiatu.Gatza eta espeziak gehitu (jastatu gatza behar den neurtzeko). Eskuarekin bola batzu osatu eta labera doan plaka baten gainean jarri.
-
3Behatzak urean busti eta falafel bakoitzaren kaskoa pixka bat bustiSesamo pixka bat gainetik bota.
-
4Labean sartu 25 mn 180°C-tanFalafelak kanpokaldean pixka bat lehortzen hasiak izan behar dira baina ez gehiegi doratuak.
-
5SaltsarentzatNahasi iogurta, limoi erdi baten zukua eta menta hosto txikituak. Gatza, biper beltza eta Ezpeletako biper apur bat gehitu. Saltsa hori labetik atera diren falafelekin zerbitzatu.
- 400 gr garbantzo
- Martarri fresko sorta bat
- Tipul erdi bat
- 2 baratxuri buru
- Gatza
- Ezpeletako biparra
- Kurkuma koillarada txiki bat
- Komino koillarada txiki bat
- Sesamo haziak
- Iogurt bat
- Limoi erdi baten zukua
- Menta hostoak (10 bat)
- Gatza eta biper beltza
- Ezpeletako biperra “BIPIA”
Osasuntsua
Beganoa
Glutenik gabekoa