Labean erretako sagarrak txokolate eta pralinearekin

Amaia Castorenea
2019-03-21
9
EGINGARRI
12603
BISTARATZE
Horra Euskal Herriko baserrietako mahaiburuko klasiko bat. Sagarra negu osorako goiko sabaian gordetzen zen garaietan ohikoa zen sagar hondatuenak labean erretzea galdu ez daitezen. Garaian ezer ez zelako galtzen!! Ohitura on hauek bereskuratu ditzagun! Errezeta honetan labean erretako sagarrei litxarreria pixkat gehitu diet txokolatea eta pralinea erabiliz. Baina, denaden, postre osasuntsua gelditzen da : azukre gutxi du, gantz onak ditu eta neurri apalean (hurrena eta kakaoarena), zuntzez, magnesioz aberatsa da eta asetzen du. Horrez gain, usteltzen ari diren fruituen erabiltzeko manera ona da eta fruituak jateko nekeziak dituzten jendeei aterabide bat proposatzen du.
  • 1
    Sagarrak gabitu eta xuxkurra edo mutxikina (bihotza) kendu
    Labean doan platera batean jarri.
  • 2
    Sagarrei txokolate laukitxoak (edo pastillak) sartu inguru osoan.
    Sagarren erdiko hutsunean pralinea eta txokolate zati batu sartu, bete arte.
  • 3
    Astigar ziropea kanela eta urarekin nahasi eta sagarren plateran gehitu (Maria bainu bat egiteko moduan).
    Sagarrak labean sartu 25-30 minuturako 180°C-tan. Epelak jan...
  • 4 sagar biologiko
  • Koillarakada bat astigar zirope edo agave zirope (aukeran)
  • Baso bat ur
  • Kanela (aukeran)
  • 80 gr txokolate beltz lauki finak edo pastilla borobilak (%70 kakao)
  • Pralinea (hurrekin egindako krema) edo beste (kakauete krema, amanda txikituak...)
Osasuntsua Beganoa Azukre finaturik gabe