Liranja eta pralinearekin egindako cake-a.

Amaia Castorenea
2019-04-09
9
EGINGARRI
12601
BISTARATZE
Negua iristean, su bazterrean jan dezakegun bixkotx goxo eta samur bat prestatzeko gogoa etorri zait. Eguberriko zaporeak erabiliz noski : liranja, txokolatea, hurrak, amanda... Baina egia esateko, ez naiz iñoiz txokolatea eta fruitueak ezkontzen zituzten bixkotxoen zale amorratua izan! Pim's deitutako galletak orroitarazten dizkit! Baina, cake hunek iritziz aldatu arazi nau... Ekilibratua eta fruitu zapore deiskreto batekin, pralineak behar den gozotasuna ekartzen dio. Nik, Gianduja deitutako kremarekin egin dut (txokolate eta hurrekin egindako krema bat), baina, Nutella / Nocilla-rekin egin dezakezue (edo sanoago den beste edozein krema hedagarrirekin). Errezeta glutenik gabe egin daiteke, arroz irinarekin edo glutenik gabeko mix batekin (arroz irina, arto fekula...).
  • 1
    Untzi haundi batean, iogurta, azukrea, amanda hautsa eta arrultzeak nahasi banan banan.
    rina, gatza eta laltxagai kimikoa gehitu pixkanaka-pixkanaka.
  • 2
    Ondotik, olioa isuri gradualki masa leun eta hits bat eskuratu arte.
    Masa hunen 1/3 untzi txikiago batean jarri eta nahasi bi koillarakada Gaindujarekin (edo beste praline krema batekin).
  • 3
    Laranjari azala arraspatu eta zukua kendu
    Untzi haundian den masari gehitu eta nahasi. Aroma gehitu (aukeran).
  • 4
    Cake molde bat (lauki luzea) olioztatu eta irineztatu
    Laranjazko masa geriza batez estali moldearen zola. Gero pralinezko eta laranjazko gerizak txandakatu masa bukatu arte.
  • 5
    Labean sartu 180 °C gradotan 35 minuturako gutxi gora behera
    Begistatu eta cake-ak itxura ona duenean eta labana bustia baina masa gordinik gabe ateratzen denean atera. Utzi hozten moldetik kendu aurretik.
  • 150 gr iogurt edo gazta zuri fresko
  • 100 gr azukre moreno edo koko azukre
  • 160 gr irin (glutenik gabeko bertsioarentzat arroz irina)
  • 80 gr amanda hautsa
  • Altxagai zakutxo bat
  • 70 gr iguzkilore edo kolza olioa
  • 4 arraultza
  • Liranja biologiko bat (azala txikitua + zukua) + laranja lore aroma (aukeran)
  • 2 koillarakada haundi Gianduja (edo beste praline krema bat)
  • Gatz apur bat
Beganoa Glutenik gabekoa Elikadura