Ureztatze automatikoa

Iametza
2019-09-11
26
EGINGARRI
7412
BISTARATZE

Hezetasun sentsore batekin lurraren hezetasun maila neurtu eta lehorregia dagoenean urazpiko bonbaren bidez ura botako dugu.

  • 1

    Loreontzi bat lurrez bete.

  • 2

    Tantaka ureztatzeko hodia muntatu. Tutua moztu tantak botatzeko puntak jarri nahi dituzun tokian.

  • 3

    Hodia bonbara lotu. Gure kasuan hodia bonba baino estuagoa denez masa batekin tapatu dugu.

  • 4

    Hezetasun sentsorea arduinora konektatu eta lur azpian sartu. Sentsoreak bi kable erabiliz lotzen diren bi zati ditu, kableen ordenak berdin dio.

    Beste aldean 4 konexio ditu:

    • AO: Seinalearen irteera analogikoa. Proiektu honetan ez dugu erabiliko.

    • DO: Seinalearen irteera digitala -> Arduinoaren 7 pinean konektatuko dugu. Bihurkin bat erabiliz doitu daiteke seinalearen sentsibilitate muga.

    • GND: Lurra. -> Arduinoaren GND pin batean konektatuko dugu.

    • VCC: Elikadura -> Arduinoren 3V3 pinean konektatuko dugu.

  • 5

    Errelearen bidez bateria eta ur azpiko motorra konektatu.

    Bateriaren kable bat ur ponpara konektatuko dugu.

     

    Erreleak bi aldeetan ditu konexioak. Batean:

    • S: Arduinoaren 8 pinean konektatuko dugu.

    • +: Arduinoaren 5V pinean konektatuko dugu.

    • -: Arduinoaren GND pinean konektatuko dugu.

    Bestean:

    • NO (Normal Open) -> Ur ponparen kable batera konektatuko dugu.

    • Erdikoa (Common) -> Bateriaren beste kablera konektatuko dugu.

    • NC (Normal Closed) -> Ez dugu erabiliko.

  • 6

    Snap4Arduino erabiliz programa hau osatu eta Arduinoan exekutatu

  • Snap4Arduino
  • Arduino plaka
  • Ur azpiko bonba bat
  • Bateria bat 1,5 V-ko 8 pilarekin
  • Arduinoarentzat 9V-ko bateria bat
  • Errele bat
  • Hezetasun sentsorea
  • Loreontzi bat
  • Lurra
  • Tantaka ureztatzeko hodia
  • Kableak